Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua duen pertsona batek baditu bere diagnostikoari dagozkion ezaugarri batzuk, bere egunerokoan eragiten dutenak: Kontzentratzeko, denbora kudeatzeko eta planifikatzeko, eginbeharrak bukatzeko, bulkadak kontrolatzeko eta abarrerako zailtasunak. Alderdi horiek hobetu egin daitezke, eta ondo kudeatzen dira diziplina anitzeko esku-hartze goiztiar on batekin. Urteak daramatzagu hitzekin, promesekin, asmo onekin; baina emaitza era guztietako TRABAK dira eta LEKU BERDINEAN jarraitzen dugu, ABIAPUNTUAN. URTEZ URTE arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten gure seme-alabei UKATU EGITEN ZAIE Hezkuntza Ministerioak kudeatzen dituen ikasketa-laguntzetan eta hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleentzako dirulaguntzen parte izatea. Beste kolektibo batzuek BADUTE dirulaguntza horien parte izateko aukera. Zergatik batzuk bai eta beste batzuk ez? Hau DISKRIMINAZIOA DA. GUZTIOK IZAN BEHARKO GINATEKE PARTE. ORAIN, 2021/26rako Osasun Mentaleko Estrategia berri bat daukagu, eta horrek arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua jokabide-nahasmenduen barruan sartzen du, benetan neurogarapenaren nahasmendu bat denean. Osasun mentaleko departamentuko agintari arduradunengandik espero dezakegun jokabide bat da hori, erakusten duten arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduaren inguruko EZJAKINTASUNA LOTSAGARRIA baita. Diagnostiko medikoa ukatzeko eta zalantzan jartzeko ESKUBIDEA dutela uste duten hezkuntzako profesionalekin topatzen dira gurasoak aurrez aurre EGUNERO. Berdin jokatuko al zuten diabetesaren diagnostiko batekin? Gure 18 urteko nerabeek EGUNERO ikusten dute nola erretiratzen zaien beraien tratamendua eta nola ematen zaien alta… Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua umeentzako kontua delako. Zer da hau? Gaur, 17 urterekin, tratamendua jaso dezaket eta bihar, 18 urterekin, jada ezin dezaket? Familia-, lan- eta osasun-arloko inguruneek zalantzan jartzen dituzten eta ulertzen ez dituzten PERTSONA HELDUAK dauzkagu EGUNERO, baita osasun-arloko profesionalen aldetik gutxietsiak direnak ere, beraien sufrimenduari eta bizitza kudeatzeko zailtasunari garrantzia kentzen dietenak. Diagnostikoa ezkutatzen dute sufrimendua ekiditeko. Imajinatu asmatikoa zarela… Ezkutatu egingo zenuke? Noski ezetz, zure bizitza arriskuan jarriko zenukeelako. Osasun mentalak ere mina eragiten du eta bizi osorako ondorioak eragiten ditu.
ETENGABEKO BORROKA DA