AGNH-ren NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA EGINDAKO

MANIFESTUA

2025eko urriaren 27a
Diputatuen Kongresuan egin genuen Jardunaldia eta urtebete geroago, EZ dugu EZER lortu,
AGNH duten pertsonen eskaerei MUZIN egiten dien Ministerio baten isiltasuna besterik ez dugu.
Erantzukizun falta agerikoa erakusten duten arduradun ezgai batzuena jarrera lotsagarria dela
iruditzen zaigu.
Argi daukagu: EZ DIEGU AXOLA.
Espainiako Konstituzioaren 43. artikuluak, herritar orori OSASUN PUBLIKOA bermatzen diola
adierazten du. Politikari horiek, egun osoa elkarri harriak jaurtitzen eta bestearen hutsetatik probetxua
ateratzen pasatzen duten horiek, aho bete hortz diote horrela dela. Baina ez, jaun-andreok: EZ
DA HORRELA.
EZ DA OSASUN SISTEMA UNIBERTSALA, EZ DAGO OSASUN MENTAL PUBLIKO ETA ERREALIK
GUZTIONTZAT.
Familiak, AGNH duten seme-alabak dituztenean, derrigortuta daude profesional pribatuetara
jotzera edo, ostera, umeei behar duten OSASUN MENTALAREN ARRETA ukatzera. Horrek argi
erakusten du osasun mentala ez dela guztiontzat. ETA KASU HORIEK BADIRA, EZ DEZALA
INORK ZALANTZAN JARRI.
AGNH duen pertsona heldu bat osasun mentaleko profesional baten kontsultara joan, eta honakoak
entzun behar dituenean: “hau asmakizuna da”, “hona iritsi bazara, zer nahi duzu orain?”, edo “ez
gaude horrelako gauzak artatzeko”… Hau ez da osasun publikoa guztiontzat izatea.
“Bigarren mailako” pazienteak bagina bezala tratatzen gaituzte. Nekatuta gaude diagnostikoa
etengabe zalantzan jartzeaz, azkenak artatzeaz edo kontuan ere ez hartzeaz. Nekatuta gaude gure
egoera gutxiesteaz eta gure ahotsa isilarazteaz. Azken finean, EZ GAITUZTE KONTUAN HARTZEN.
Urteak daramatzagu entzuten politikariek eta gizarteak OSASUN MENTALAZ “kontzientzia” dutela
eta ORAIN hasi direla benetan garrantzia ematen. Baina… zenbat pertsona galdu ditugu bidean,
gizarteak ulertu arte osasun mentala BENETAN garrantzitsua dela?
Baina, zertan jartzen dute fokua?
LARRITASUNEAN. Hau da, nahasmendu larriak daudenean, suizidio-saiakerak gertatzen direnean,
guraso-semeen arteko erasoak, autoritatearen aurkako erasoak edo delituak daudenean.
Orduan bai, eskuak buru gainera eramaten dituzte eta, “magiaz”, dirua agertzen da: larrialdietarako
unitateak irekitzen dituzte, epe ertaineko eta luzeko ospitaleratze-unitateak sortzen dira, tiraderan
gelditzen direnak protokoloak idazten dituzte… eta, gainera, argazkiak ateratzen dituzte haien
inplikazioa goraipatuz. Baina denok dakigu zerbitzu horiek ez direla NAHIKOAK. Eta zergatik
ematen dira kasu horiek? Arrazoi SINPLE batengatik:
FEAADAH 650237885 / presidenciafeaadah@gmail.com / www.feaadah.org
AGNH EGUNA
URRIAK 27
AGNH
Lehen sintomei ez badiegu kasurik egiten, neurogarapeneko nahasmenduei—AGNHren kasuan
bezala— lehen urteetan garrantzia kentzen badiogu, etorkizunean gazteak askoz ere egoera
larriagoetan aurkituko ditugu.
Haurtzaroan behar bezala artatu ez zituztelako, AGNH pairatzen duten zenbat pertsonek,
denborarekin gaixotasun larriagoak garatu dituzte? INOR ez da erantzutera ausartzen, baina
AGNHrekin bizi garenok badakigu errealitatea: TAMALEZ, asko eta asko dira. Gainera, badakigu
batzuk bere buruz beste egitera ere iritsi direla garai batean osasun arloko profesional baten erantzun
arduragabe bat entzun zutelako: “hau ez da osasun-arazo larria; hezkuntza-mugen falta baizik”.
Pertsonak lehen sintometatik artatuko balira eta PREBENTZIOAN inbertituko balitz, benetan
beharrezkoak lirateke “muturreko esku-hartze” horiek?
ESKAERAK ETA PROPOSAMENAK
1. AGNH duten pazienteei arreta publikoa, goiztiarra eta prebentiboa bermatzea.
Sintomatologiaren larritasuna eta arreta multidiziplinarraren faltak dakartzan arriskuak
kontuan hartuko dituen ikuspegi integrala behar da. Espainiako GOBERNUARI ozen
eskatzen diogu gure kolektiboa garaiz artatzea; unitate akutora iritsi aurretik edo bizitzak
ez duela merezi erabakitzera heldu aurretik.
2. AGNH bizitza osoan zehar behar den arretarekin aitortu eta tratatzea, nahasmendu
kronikoa dela baieztatuz eta berretsiz.
3. OSASUN MINISTERIOAK gure ahotsa entzun dezala, BEHIN BETIKO.
BILERA ORAIN!